castellano | euskera
MUGA-HORMA KAILASH HOSTEL BIZILEKU BERRIRAKO
Aurrekariak
2006 eta 2007 artean Himalaiarako Mendizaleak (Montañeros para el Himalaya) elkarteak Nepaleko haurrentzako aterpetxe berria eraikitzen lagundu du, Katmandú hirian. Andorratik guztira US$152.017,32 jaso dira eta egoitza datorren ikasturtean hasiko da funtzionatzen (2008ko otsailean). Egoitza berrian (irudiak erantsi dizkizuegu) 90 gazte bizi dira, horietatik 24 gure Fundazioko laguntzaileek babespean hartuta.
Kailash Hostel
Aterpetxearen obrak burutu ondoren, hainbat beharrizan eta gastu gehigarri daudela ikusi dugu eta 2008an horiei guztiei aurre egin gura diegu. Fundazioak babespean hartutako haur asko eta asko umezurtzak dira, edo seme-alaben hezkuntza eta osasun beharrak asetzeko diru baliabiderik ez duten erabat desegindako gabeko familietatik datoz (egitasmoari buruzko argibide gehiago gure web orrialdean aurkituko duzue: www.mount4him.org).
Helburua
Ekintzaren helburua Kailash Hostel berriaren mugen barruko segurtasuna mantentzea da, edozein sartuta ere haurrak babestuta egon daitezen eta jabetza guztia hesituta edukitzeko. Kailash Hostelean eginkizun ditugun gauza guztien artean behinena jabetza mugatzea da.

Aurrekontua
Muga-horma egiteko, guztira, US$ 9.564,00 behar dira.
Kailash Hostel berria, 100 neska-mutilentzako edukiera. 2007ko urria. Hiru eraikin dira, bata neskatoentzat, beste mutikoentzat eta erdian, jantoki, liburutegi, ikasgela eta abarrak.















