castellano | euskera

Everest



HIMALAIA

Planetako mendikaterik handiena eta garaiena, Brahmaputra ibaiaren haranaren gaineko Namcha Barwatik Indoren inguruetako Nanga Parbatera artean dago. Izena sanskritotik datorkio: Hima (elurra) eta Alaya (egoitza), elurren egoitza, alegia. 600.000 km2 inguruko gainazala du, 160 bat kilometro zabal, Indian iparraldera eta Txinan hegoaldera, lehenagoko Tibetean, 2.400 km luze hartzen du, Gangdisé Shan basamortuko goi lautadan. Mendikatearen amaierako mugan, mendebaldean, Hindu Kush (Afganistan), Pamir (Tadzhikistán/Tayijistan) eta Tien Shan (Txina) lirateke; ekialdean, berriz, Brahmaputra ibaia. Brahmaputra, Sutlej, Indo eta Ganges Himalaiako lau ibai handiak dira, sakratuak erlijio hinduarentzat. Indiako testu sakratu batek hauxe dio: "Himalaiaren loriak azaltzeko jainkoen ehun adin ere ez lirateke nahikoa".

EVEREST

Cuaderno de viajeEverest mendia Lurreko garaiena da, itsas mailatik 8.848 metro gora (Lurraren erditik hartuta, Ekuadorreko Andeetako Chimborazo litzateke gorena). Himalaian dago, Asian, eta Nepal eta Tibet arteko muga da. Nepalen Sagarmatha (zeruaren bekokia) esaten diote, eta Txinan Chomolungma Qomolangma Feng (unibertsoaren ama). Duela mende bat baino gehiago ekin zioten ingelesek munduko mendirik altuena aurkitu eta izendatzeko lan zailari.

Berrogei urte luzetan hainbat eta hainbat abentura bizi eta gero, azkenean XV. gailurra aurkitu zuten. Gerora Everest izena ipiniko zioten, George Everest Indiako topografo nagusiaren ohorez. Hala ere, lehenengo izena Tibeteko Lamek ipini zioten mendiari, Tschoumou-Lankma, Munduaren Ama Jainkosa, alegia.

Ordutik hona, aitortzen zaion errespetu guztiaren adierazgarri, Chomolungma esaten zaio.

Ia mendea ere joan zen 1953ko maiatzaren 29an Zeelanda Berriko Edmund Hillary eta Tenzig Norgay sherpa gailurrera iritsi ziren arte.

Ordutik aurrera, gailurraren erakargarritasunak munduko alpinismoa irauli zuen.

1980ko maiatzaren 24an Martin Zabaleta euskaldunak ikurrina zabaldu zuen han goian. Euskal alpinismoa loratu zen.

Ez da bakarra izan, gerora nafarrek (iruindarrak), gipuzkoarrek (donostiarrak) eta arabarrek (gasteiztarrak) ere gure lurraren lekukoak eraman dituzte haraino goraino. Bizkaitar bakarra egon da gailurrean, oxigenoarekin eta Nepaleko aldetik igota. Guk lehenak izan gura dugu, oxigenorik gabe Iparretik heltzen gora.