castellano | euskera

bidaia koadernoa

Prentsaurrekoa Metro Bilbaon

23/06/2008

Joan den ostiralean, ekainak 20, Juanra Madariaga eta Jordi Estanyol mendizaleek ipi-apa kontatu zizkiguten Everesteko espedizioaren bi hilabeteetan bizi izan dituztenak.

Hasteko, Kailash Hostel egoitza babesteko horma eraikitzeko egitasmoa eta "Himalaiaren aldeko Mendizaleak" fundazioarekiko elkarlana azaldu zituzten.

Ondoren, bideo bat eman zen , eta Juanrak Everesten gailurretik esandako hitzak entzun genituen.

Jesus Rojo (Bilbao Kirolakeko Zuzendari Teknikoa) eta Julio Ibarra (Metro Bilbaoko Komunikazio eta Marketing Zuzendaria) lagun zituztela, hedabideek egindako galderei erantzun eta zalantzak argitu zituzten.

Prentsaurrekoaren amaieran eskerrak eman zitzaizkien esperientzia honetan nola edo hala parte hartu edo lagundu duten guztiei.

Juanra eta Jordik adiorik ez, laster arte baizik esan zuten, udaren ostean erakusketak, hitzaldiak eta abar tarteko Everesteko igora hau hobeto ezagutzeko aukera eskainiko baitigute.

1 2 3 AURREKO SARRERAK