castellano | euskera

bidaia koadernoa

Gailurrera iritsi osteko lehenengo hitzak

21/05/2008

Irudi batek mila hitzek baino indar handiagoa duela esan ohi da. Oraingoan, ordea, ez da halakorik bete, Juanrak gailurrera iritsi eta gutxira 7950 metrora dagoen laugarren kanpalekutik eskaini dizkigun hitzek izugarri hunkitu gaituzte eta eurenganaino eraman gaituzte, oxigeno falta eta azkeneko etapan egindako ahalegina sentitzeraino, alegia.

Aurreko kroniketan nekea, esfortzua, ilusioa, hotza, hezetasuna, aire falta, balentria... adierazten saiatu gara. Oraingoan, ordea, sobera daude gure hitzak, Juanraren ahotsa nahikoa eta gehiago da emozio horiek guztiak aldi berean sentiarazteko.

Egin klik esteka honetan eta ikusiko duzue. Merezi du, benetan.

Zorionak Juanra eta Jordi!

JUANRAREN HITZAK (klikatu eta entzun)

1 2 3 AURREKO SARRERAK