castellano | euskera
EVERESTEKO GAILURRERA HELDU DIRA. ZORIONAK !!!
21/05/2008
Goizeko 9:15ak (13:00ak Nepalen). Telefonoa Metro Bilbaon.
Juanrak baietsi digu telefonoaren beste aldetik GAILURRERA heldu direla.
Eguraldiak lagundu die, ikuspegia zoragarria da handik goitik. Lortu dute, minutu gutxi hitz egin dugu eurekin baina bizi-biziak izan dira.
Gau osoa eman dute eskalatzen, 14 ordu baino gehiago, munduko gailurrik gorenera iristeko, laugarren kanpalekutik harako azkeneko kilometroa ibiltzeko.
Gailurrean tarte laburra baina bizia egin dute, argazkiak atera dituzte, gozatu dute, ase sentitu dira, azken batean, gurariak bete dituzte. Azkenean, lagundu dien jende guztiarekin gogoratu dira, laguntza eta babesa eman dieten erakunde eta elkarteekin, eta berehala ekin diote beherako bidaiari, ona beti labur!
Denbora urrea da, eta oraindik etapa gogorra dute aurrean, jaitsiera, alegia. Ahalik eta azkarren jaisten saiatuko dira, iragarritako eguraldi txarrak harrapatuko ez baditu eta, behin beheko kanpalekuan, atseden hartzen eta gozatzen luzatu ahal izateko.
Saiatuko gara orduan eurekin berriro hitz egiten, igoeraren amaiera xeheki eta lasaiago konta diezaguten. Orain ahalik eta seguruen jaitsi daitezen, hori da garrantzitsuena.
Zorionak.















