Bezeroa eta Zerbitzuak :: Albisteak
 
 
 
Dataz Bilatu:

16/01/2009

Metro Bilbaora sartzeko aholku orokorrak
  Ekipaje edo fardel handiekin

• Elementu handiekin ere egin daiteke bidaia, baldin eta erabiltzaileek arazo barik eramateko modukoak badira, adibidez, maletak, bizikletak, surf taulak, eta abar.

• Fardela aurrean, gorputzetik ahalik eta gertuen jarriko duzu; pasatu aurretik zailtasunik izango duzula aurreikusten baduzu, deitu geltokiko langileei, mesedez.
Aholkua

5 urtetik beherakoekin bazoaz

• 5 urtetik beherakoek ez dute bidai txatelik behar, baina heldu batekin joango dira beti, eta harekin batera sartu eta irtengo dira.

• Adingabeek helduaren aurrean, ondo-ondoan jarriko dira, silueta bakarra osatzen saiatuz.

• Makinak ez du irekitzeko denbora zehatzik, zeharkatzeko ez da korrika igaro behar, ez eta komeni ere.

• Metroko langileek adingabearen adina eskatu ahalko dizute, beraz, komeni zaizu familia liburuaren kopia edo adingabearen NANa eroatea.

Geltokira sartzean

• Geltoki guztiak edozein sartzeko modukoak dira, igogailuak edota eskailera mekanikoak daude denon eskura. Behar duenak, behar denean erabiltzeko daude.

• Metro Bilbaon mugitzeko arazoak dituzten pertsonek dute lehentasuna igogailu guztiak erabiltzeko.

Mugitzeko arazoak dituzten pertsonak

• Balio-emailetik pasatzeak edozelako zailtasunik sortuko badizu, jo Metro Bilbaoko lagileengana, eurek lagunduko baitizute ondo sartzen eta irteten.

• Gogoratu interfonoak ere hor dituzula, edozein momentutan laguntza eskatzeko.

Umeen gurdiarekin

• Halakoetan zabalera bereziko balio-emaileetik joan behar duzu ezinbestean, eta zalantzarik baduzu, deitu geltokiko ikuskatzaileari arriskurik hartu barik igarotzen laguntzeko.

• Gurdia eta, gainera, 5 urtetik beherako beste umerik ere badaramazu, ahalik eta batuen igaro beharko duzue, multzo bakarra osatzeko, heldua, adingabea eta gurdia, ordena horretan.

• Zalantzarik baduzu, joan geltokiko langileengana edo erabili interfonorik gertuena.

Balio-emailean zehar igarotzean

• Halakoetan, kaira bailioztapen lerroaren muturrean dagoen makina zabalenetik igarotzea gomendatzen dugu.

• Makinatik adingaberen batekin edo gauza handiren batekin pasatu behar baduzu, ipini ezazu beti zure aurrean, ondo-ondoan, silueta bakarra izateko moduan.

• Edozelan ere, zailtasunik izango duzula uste baduzu, joan lasai geltokiko ikuskatzailearengana, laguntzeko prest aurkituko duzu eta.

• Gogoan izan hainbat interfono ere baduzula geltokian barreiatuta, Metro Bilbaoko langileekin zuzenean hitz egiteko.