Prentsa oharrak
 
 
 
Dataz bilatu:

2010/07/05

“Beste xede bat zure txartelaren zati batentzat”.

Metro Bilbaok aukera emango du txarteletako soberakoa dohaintzan elkartasun-xedeetarako bideratzeko

•Beste urrats bat egingo du Metro Bilbaok, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin batera, Erakundearen Gizartearekiko Ardurako bere politikan.

•Dohaintzak ez dira esku-dirutan egingo, hainbat GKEri Creditransak emanez baizik, Bizkaian elkartasunezko proiektuak aurrera eramaten laguntzeko.

•Lehenengo fase honetan GKE hauei lagunduko zaie: Gurutze Gorria, Cáritas eta Harresiak Apurtuz.

Bilbon, 2010reko uztailak 5. Metro Bilbao aurrera doa gizartearekiko bere ardurako politikan eta, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin koordinatuta, proiektu berrian murgildu da, bezeroen esku utziz borondate oneko keinua egiteko erabakia. Gaurtik aurrera, elkartasuna erakusteko aukera izango dute bezeroek Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans partzuergo-txarteletako soberakinak hiru GKEren boluntarioei emanez.

Bezeroen erosotasuna gogoan, eta dohaintzak ahalik eta errazen egiteko, bi modu ipini ditu Metro Bilbaok bere instalazioetan soberakinak jasotzeko:

•Batetik, ontziak jarriko dira bidaiariek dohaintzan eman nahi dituzten Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartel saldodunak uzteko. Lehena Moyuan jarrita dago jada, eta, gerora, Bilboko eta ezkerraldeko eta eskuinaldeko geltoki nagusietako ataririk jendetsuenetan ere ipiniko dira. Txartelak aldian-aldian jasoko dituzte Metro Bilbaok baimendutako langileek, saldoak metatzeko eta txartelak dagokien GKE eta elkarteei emateko.

•Bestalde, txarteldegi guztietan ere izango da dohaintzak egiteko aukera. Soberako saldorik duen txartela sartzean makinak bi aukera eskainiko dizkio bezeroari, saldoa beste txartel batean metatzea ala soberakina dohaintzan ematea.