Bezeroen beharrizanak ondo baino hobeto jakin nahian, Metro Bilbaok 1998an Bezeroen Panela antolatu zuen, Estatuan garraio alorreko enpresa batean halako ikerketa esperientziatan lehenena.
Panel Metro Bilbao, bezero talde bat da, bidaiarien guztirako kopuruaren irudi zintzoa. Talde honetan hiri trenaren bezero mota desberdinak biltzen dira: ohikoak zein lantzean behinekoak, gazteak, helduak edo nagusiak, 1. lineakoak zein 2.ekoak.
Metro Bilbaok garraio zerbitzuari buruzko gai desberdinen gainean duten iritzia eskatzen die.

