Bilbon, 2010reko uztailak 26. Algortako jaiak direla eta, Metro Bilbaok aurten ere gaueko tren zerbitzua indartuko du asteburuan, bereziki, larunbatean 22:00etan hasi eta gau osoan. Metro Bilbaok, segurtasuna bermatzeko, Algortako geltokia itxiko du hainbat orduz jai-esparrua, aurten, Telletxeko sarbidearen ondora aldatu dutelako.
Algortako geltokia itxita egongo da 22:00etatik 03:00etara ostiralean eta larunbatean, uztailak 30 eta 31. Metro Bilbaok horien ordez Aiboa eta Bidezabal geltokiak erabiltzera deitzen dio jendeari. Izan ere, geltoki horietan hainbat urtez arrakastatsu izaten ari den jendetzei aurre egiteko plan berezia aplikatuko da, pertsonen joan-etorriak ordenan egin daitezen bermatzeko hainbat neurrirekin.
Zerbitzu bereziari dagokionez, zirkulazioen kopurua bikoiztuko du 1. linean larunbateko 22:00etatik igandeko 09:00etara. Trenak, bi noranzkoetan, 15 minututik behin ibiliko dira Etxebarri eta Plentzia artean. Goizeko seietatik bederatziak arte, berriz, 10 minututik behin.
Algortako jaietako gaueko zerbitzu berezia, larunbatean, uztailak 31
22:00 - 06:00
L1- Etxebarri - Bidezabal: 15 minutu
L1- Etxebarri - Plentzia: 30 minutu
L2 - Etxebarri- Portugalete: 30 minutu
06:00 - 09:00
L1- Etxebarri - Bidezabal: 10 minutu
L1- Etxebarri - Plentzia: 20 minutu
L2 - Etxebarri- Portugalete: 20 minutu
Ohi bezala, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak ezartzen ditu gertakari publiko interesgarririk dagoenean. Jende ugari ibiliko dela aurreikusita, gaueko trenek bidaia eroso eta segurua eskainiko diete jaietara metroz joatea erabakitzen dutenei.
Horrez gain, enpresak instalazioak arduraz erabiltzeko eta langileak errespetuz tratatzeko eskatzen die bezeroei. Algortako geltokia hainbat orduz itxita izateak sortuko dituen eragozpenak barkatzeko ere eskatzen du. Argitu nahi du erabaki hori hartzeko orduan, bezeroen segurtasuna lehenetsi dela, bezeroen erosotasunaren gainetik.
Algortako geltokia (sarbideak ixteko orduak)
Telletxe:
Osteguna: 21:00 - 06:00
Ostirala: 21:00 - 08:00
Larunbata: 21:00 - 08:00
Igandea: 21:00 - 06:00
Bolue:
Osteguna: Ez da itxiko
Ostirala: 22:00 - 03:00
Larunbata: 22:00 - 03:00
Igandea: Ez da itxiko
Ordutegi berriak abuztuan
Bestalde, igandean, abuztuak 1, abuztuaren 31ra arte luzatuko diren ordutegi eta maiztasun berriak jarriko dira indarrean metroaren sare osoan. Zerbitzua aldatuko da hil horretan izaten den eskarira egokitzeko. Izan ere, abuztuan nabarmen jaisten dira bidaiariak, % 50 inguru. Bidezabal eta Santurtzirako trenak 10 minututik behin ibiliko dira egun osoan eta, ondorioz, enborrean (Etxebarri-San Inazio) 5 minututik behin izango dira trenak, abuztuaren 31ra arte. Bestalde, aurreko urteetan bezala, trenak bederatzi egunez etengabe ibiliko dira Bilboko Aste Nagusian.

