web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Bigarren tokian jarri du Metro Bilbao Europako 2006ko EMAS Sarietan

14/11/2006

•Europako Ekogestioko eta Ekoikuskaritzako sistema honen (EMAS) goraipamen hauek garapen iraunkorraren esparruan engaiatuen eta gardenen ari diren Europako enpresei ematen zaizkie.

•Metro Bilbao trenbide alorrean, Enpresa Handien kategorian, halako goraipamenik lortu duen lehenengo enpresa da.

•Ingurumen Ministerioak Metro Bilbao hautatu zuen Estatuaren ordezkari Europako Sari hauetan


Bilbo (06/11/14). Europako Batasunak 2006ko EMAS Europako Sarietan bigarren tokian jarri berri du Metro Bilbao. Sariak atzo banatu ziren, Atenasen. Greziako Ingurumen eta Osasun Ministroa, Georgios Souflias, arduratu zen saria Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusi Rafael Sarriari emateaz. Metro Bilbao, horrela, Europan garapen iraunkorraren alorrean engaiatuen eta gardenen ari den bigarren enpresa da, Italiako Bolonia eskualdearen atzetik.

Goraipamenaren garrantzia bikoitza da; izan ere, Metro Bilbaok ez zuen sari horietara aurkezteko eskaririk egin eta Ingurumen Ministerioak hautatu zuen hiri trena, Estatuaren ordezkari izateko EMAS 2006 sarietan, Enpresa Handien kategorian. Sariok, egun, Europa mailako aintzatespenik handiena dira, eta Metro Bilbaorentzat jauzi kualitatibo handia da ingurumena hobetzeko bere konpromisoan.

Metro Bilbaok Espainian bere jarduera guztiak ISO 14001 arauaren arabera egiaztatu ondoren, eta iaz GRI (Global Reporting Initiative) sistemaren parametroen ildotik, bere lehenengo Iraunkortasun Txostena aurkeztu eta gero, beste urrats bat gehiago egin du ingurumenaren hobekuntzaren bidean. Rafael Sarria Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiaren hitzetan, aukeratu gaituztenean “Metro Bilbaok ingurumenarekin errespetuz jokatzen duten, eta garapen iraunkorraren printzipioekin bat datozen kudeaketa eta teknologiak garatzen egindako ahaleginak onartzen dira”.

elemento decorativoelemento decorativo