2. artikulua
Hona hemen Metro Bilbaoren erabiltzaileen eskubideak:
Onetsitako Tarifen Koadroetan prezioa eta baldintzak zehaztuta
ageri diren bidai txartelen artean aukeratzea.
Bidai txartel egokiarekin, daramatzaten eskuko gauza eta
fardelekin eramatea, betiere gauza horiek gainerako bidaiariei trabarik egiten ez badiete.
Zerbitzua eteten bada, edozein gunetarako balio duen txartela
doan eskurtzea, betiere bidaia kopuru mugatuko txartela baldin bazeramaten.
Metro Bilbaoko langileek begirunez hartzea eta eskatzen
dieten laguntza eta informazioak
ematea.
Geltoki eta Bezeroen Arretarako Bulego guztietan Metro
Bilbaoko erreklamazioen liburua
edo orriak zein Eusko Jaurlaritzako liburua edo orri ofizialak
eskatzeko eta dagokion eran
betetzea.
Akzesorioak (bizikletak, surf taulak, haurtxo aulkiak eta
gurdiak...) doan eramatea, betiere
Metro Bilbaoko langileek, trena oso beteta dagoelako zein
gainerako bezeroentzat endredoa izan daitekeelako eragozten ez badie.
4. artikulua
Trenak eta jendearentzat irekita dauden instalazioak –kanpoko sarbideak, atalondoak, eskailerak, kaiak eta bestelakoak- baldintza egokietan edukiko dira, modu garbi, eroso, argitsu, osasungarri, ordenatu eta seguruan erabiltzeko.
10. artikulua
Metro Bilbaoko langileek begirunez hartuko dituzte bezeroak beti, eta eskatzen zaien informazioa ematen eta laguntzen prestu arituko dira.
18. artikulua
Mugitzeko arazoak edo zailtasunak dituzten pertsonek erabateko lehentasuna izango dute Metro Bilbaoko igogailu guztiak erabiltzeko orduan.
25. artikulua
Tren barruan zein sarrerako eta irteerako balio-emaileen
arteko eremuan dagoen jende guztiak
bidai txartel egokia izan behar du. Bezeroak, abiatu baino
lehen, sarrerako kontroletik pasatu
behar izan du txartela, bestela ez baitu baliorik izango.
Eserlekurik hartzen ez duten urtetik beherako haurrak doan
egingo dute bidaia, txartelik gabe.
B.D.A.k eta E.Z.A.k babestuko dituzte.
29. artikulua
Bidai txartel egokirik gabe doazen erabiltzaileek gainkargua
ordainduko dute erabili duten edo erabiltzera doazen zerbitzuarengatik.
Metro Bilbaok Eusko Jaurlaritzan jarriko du bidaiarien
kontrako salaketa, administrazioko arauurratzearen ondorioz dagokion zehapen-espedientea bideratzeko, 39/2003
legearen 91.1 c) artikuluan eta abenduaren 30eko 2387/2004 E.D.k onartutako
trenbide-alorreko arautegiaren 90.3 eta 97. artikuluek dioten bezala, halakoetan 6.000 €ra
bitarteko isuna jar baitaiteke.






32. artikulua
Bezeroek debekatuta dute:
Metro Bilbaoren edozein instalaziotan, kai eta trenetan
barne, jatea eta edatea.
Lurrazpiko geltoki guztietan eta tren barruan erretzea.
33. artikulua
Bezeroek debekatuta dute:
Bidaian animaliak eramatea, edozein mota eta tamainakoak.
Ezinduei eta itsuei gida eta laguntza txakurrak eta segurtasuneko langileei
txakurrak eramaten utziko zaie.
34. artikulua
Bezeroek ez dute argazkirik edo bideo irudirik hartuko
dagokien baimenik gabe, eurentzat eta ezelako erabilpen publikotarako erabiltzeko direnean ezik.
Eurentzat direnean, Metro Bilbaoko geltokietako langileen berbazko onespena beharko dute.
Norbere erabilpenaren esparrutik kanpo erabiltzeko argazkiak
edo bideo grabazioak egin nahi badira, baimena eskatuko zaio Komunikazio eta Kanpo Harremanen
Sailari, eskaria aztertu eta, bidezkoa bada, baimena eman dezan.
35. artikulua
Metro Bilbaoren instalazioak zuzentasunez erabili behar
dira, ekintza bandalikorik egin barik, eta beste inori trabarik egin barik, alegia. Bezeroak ardura
eta errespetua zor die Metro Bilbaoko langileei eta gainerako bezeroei.
Horren haritik, gogoan izan debekatuta dagoela patinen
edo antzekoen gainean ibiltzea, eta aurikularrik gabeko musika edo irrati aparatuak aurikularrik gabe erabiltzea.
Eskailera mekanikoetan bezeroek eskuinetara eta eskudelari oratuta jarriko dira.
Ezin da eskailera mekanikoetan eseri, korrika egin, edo
oina eskaileraren alboetako tarte finkoetan ipini. Era berean, 5 urtetik
beherakoek eurekin doan pertsonak helduta joango dira.
36. artikulua
Trenbide alorreko 39/2003 Legearen 86-5 artikuluaren arabera,
Metro Bilbaoko langileak, zerbitzuan ari direnean, agintaritzako
agente izango dira, hitzez edo egitez aurre, eraso zein desmen egiten dietenei dagokien
erantzukizuna eskatzera begira.
BOE, 276, 2003ko azaroaren 18koa, 40554 orr.
Oharra:
Metro Bilbaoren menpeko langileek trenak eta trenbide instalazioak kontrolatu eta zaintzen ari direla eskatzen dituzten identifikazio pertsonaleko datuak Metro Bilbaoren eta Eusko Jaurlaritzaren fitxategi automatizatu banatan sartuko dira, tren garraioaren araudia urratzearen ondoriozko zehapen prozedurak bideratzeko, behar izanez gero. Nahi baduzu, legeak aurreikusten dituen datuok ikusi, zuzendu, ezabatu ala aurkatzeko eskubideak baliatu ahalko dituzu, honako helbide hauetara idatziz: Metro Bilbao S.A. (Nafarroa 2 – 48001 Bilbo) edo Eusko Jaurlaritzaren Garraio Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza – Garraio eta Herri Lanen Saila – Garraio Zuzendaritza – Donostia kalea 1 – Gasteiz, bakoitzari bere esparruan.”

