web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroa eta zerbitzuak  |   Metroa 

Bidaitxartel eta abonu motak

Bidai txartel motak eta Prezioak
  1 gune 2 guneak 3 guneak
Joanaldia 1.30 1.45 1.55
Joan-etorria 2.60 2.90 3.10
Creditrans 0.68 0.81 0.91
Super 50 23.50 27.50 31.50
Hilekoa 28.70 34.10 40.00
Gizatrans 3.00 3.00 3.00
Gazte Txartela 184.00 216.00 249.00
Eguneko txartela 4.00 4.00 4.00
1. mailako familia ugaria 1.05 1.15 1.25
2. mailako familia ugaria 0.65 0.75 0.80
Ohorezko mailako familia ugaria 0.65 0.75 0.80

Joanaldia

Bidaia eta norabide bakarrerako balio du.
Txartel hau geltokietako txarteldegietan erosi daiteke.
Erabiltzeko epea: sartzean balioztatzen denetik ordu eta erdi.
Iraungipena: tarifa-aldaketen arabera.
Ez da pertsonala, eta beste batzuek ere erabil dezakete.
Galera zein lapurretarik dagoenean, ez da ordezkorik luzatuko.
Hondatuz gero, Bezeroaren Arretarako bulegoetan eta geltokietan, dohain, Metro Bilbaori kaltea lepora badakiioke, eta Bezeroaren Arretarako Bulegoetan 0,60 euroren truke bezeroari lepora badakioke.
Baliodun bidaitxartelik ez eramatea 30,05etik 516,87 eurora bitarteko isunaz zigortuko da.(1990 / 1.211 Erret Dekretuaren 293-11. eta 295-1b. artikuluak).

Joan-etorria

Bi bidaia egiteko balio du.
Erabiltzeko epea: sartzean balioztatzen denetik ordu eta erdi.
Iraungipena: luzatzen denetik 12 hilabetera
Ez da pertsonala, eta beste batzuek ere erabil dezakete.
Galera zein lapurretarik dagoenean, ez da ordezkorik luzatuko.
Hondatuz gero, Bezeroaren Arretarako bulegoetan eta geltokietan, dohain, Metro Bilbaori kaltea lepora badakiioke, eta Bezeroaren Arretarako Bolegoetan 0,60 euroren truke bezeroari lepora badakioke.
Baliodun bidaitxartelik ez eramatea 30,05etik 516,87 eurora bitarteko isunaz zigortuko da.(1990 / 1.211 Erret Dekretuaren 293-11. eta 295-1b. artikuluak).

Eguneko Bidaitxartela

Metro guztia zure zebitzura egun osoan zehar, 3 euroren truke soilik.
Erosten den egunerako baino ez du balio, baina bidaigune guztietara joateko erabil dezakezu.
Geltokietako txarteldegietan eros daiteke.
Norberak ez ezik beste batek ere erabil dezake.
Ez du balio taldeka bidaiatzeko.

Hondatzen bada:

Creditrans

Zer da?
Bonu-prezioan bidaiatzeko kreditu-txartela.
Txartel bakar hau, GARRAIO TITULUA DA, sistemaren barruan sartuta dauden garraio-operadore guztietan bidaiatzeko balio duen titulua. Oraingoz, honako operadore hauek hartzen ditu: Metro Bilbao, Bilbobus, Bizkaibus, Salbeko igogailuak, Artxandako funikularra, Bizkaiko Zubia, Autobuses de Lujua eta Bilboko Tranbia.
Aurrez ordaintzeko txartela da, bidaiatzeko kredituaz. Honako zenbateko hauek onartzen ditu: 5 Euro , 10 Euro, 15 Euro
Kreditua, bidaiak egiten diren heinean agortzen da. Bidaia egiten den bakoitzean, geratzen den kreditua inprimatzen da tituluan. Operadorea Metro Bilbao edo Bilboko Tranbia denean, banda duen aldean inprimatzen da; eta, operadorea autobusa, igogailua, funikularra, Bizkaiko Zubia edo Bilboko Tranbia aldiz, bandarik ez duen aldean. Informazio gehigarria ere inprimatzen da bertan (data eta operadore-linea) eta horrek, bidaiaren ikuskaritza-lanak egiteko balio du.
Kobratutako tarifak operadore bakoitzak "bono-10" titulo motarako ezarrita dituenak dira.

Nola erabili daiteke. (Eskubideak eta mugak).
Bizkaiko Lurraldeko garraiogune guztietan, sistemaren barruan sartuta dauden operadoreetan egin daitezke bidaiak. Muga bakarra, bidaiatzeko izan daitekeen saldoan (dirua) dago.
Pertsona bat baino gehiagok titulu bera erabili dezake, bidaia elkarrekin egin behar dutenean.
Operadore berean edo operadore batetik bestera aldatzean ere erabili daiteke bonu-txartela (operadore jakin horrek halakorik aurreikusten duenean behintzat). Horrelakoetan, murrizketa bat egingo da bigarren bidaiaren zenbatekoan. Egin beharreko bidaiaren ezaugarriak (hiri-barrukoa, hiri-artekoa) kontuan hartuz eta horien arabera, denbora jakin baten barruan burutu beharko dira operadore-aldaketak.
Titulua eskualda daiteke, ez baita pertsonalizatua.

Non erosi daiteke?

Non truka daiteke?
Garraio-operadoreen edozein saltokita:

Super 50

Erosten den egunetik 30 eguneko tartean 50 bidaia egiteko.
Nork berea, beste inork ez erabiltzekoa.
Metroko geltokietako txarteldegietan metroraren kide karneta (Gazteena zein Gizatransa) daukatenek erosi ahal izango dute.

Bidaiguneen kopuruaren araberako salneurriak.

Hondatzen bada, bidai kopuru bereko beste bat luzatu da, datu hori irakurtzerik badago.

Galdu edo lapurtzekotan, ez da besterik luzatuko.
Txartela geltokira sartzean eta geltokitik irtetean balioztatu behar da, beraz, Metro Bilbaoren instalazioetatik irten arte gordeko da. Sartzetik irteteraino ez da 1 ordu eta 30 minutu baino gehiago igaro behar.
Metroaren kide karnetarekin (Gazteena zein Gizatransa) batera eramango da beti, bestela baliorik gabeko bidaitxartela izango baita ondorio guztietarako.

Hilekoa

Luzatzen denetik 30 eguneko epean erabiltzeko. Nahi beste bidaia egiteko.
Nork berea, beste inork ez erabiltzekoa.
Kide karneta (Gazteena zein Gizatransa) dutenek txarteldegietan eros dezakete.

Bidaigune kopuruen araberako salneurriak.

Hondatzen bada,

Galdu edo lapurtzekotan, Bezeroen Arretarako Bulegoetan berria luzatuko da 3 euro ordainduta.
Txartela balioztatu behar da, hala sartzean nola irtetean, beraz, metroko instalazioetatik irten arte gorde behar da.
Kide karnetarekin (Gazteena zein Gizatransa) eramango da beti, bestela baliorik gabeko bidaitxartela izango baita ondorio guztietarako.

Gizatrans

Zer da Gizatrans bidai txartela?
Metro Bilbaon eta Bilbobusen ibiltzeko da. 65 urtetik gorako jendearentzat, eta erabateko ezgaitasuna, ezgaitasun larria edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna dutenentzat atera da.
Diru txartela da, eta bidaiak egin ahala kentzen zaio dirua.

Ezaugarriak:
Gizatrans nortasun txartelarekin batera eramaten behar da eta, hartara, pertsonala da eta titularrak soilik erabiltzekoa da.

Salneurria:
3 euro balio du, eta bidaia bakoitzean 0,27 euro kentzen zaio. Prezio bakarra dago Metro Bilbaoko eta Bilbobuseko edozein bidaiatarako.

Non saltzen dute?

Gazte Txartela

Erosten denetik hamabi hilabetera bitartean bidaiatzeko, nahi beste bidaia egiteko aukeraz.
Nork berea, beste inork ez erabilitzekoa.
Bezeroen Arretarako Bulegoetan eros dezakete metroaren Gazte Karneta duten 26 urtetik beherakoek.
Bidaiguneen kopuruaren araberako salneurriak.

Bidaigune hedapenak:

Bidaigune aldaketa: gunez aldatzea ere badago (tarifa bera) bezeroen arretarako edozein bulegoetan, 0,60 euro ordainduz. Iraungipenaren eguna hasierakoa izango da.

Hondatzen bada:

Galera edo lapurretarik gertatzen bada, beste bat luzatuko da Bezeroen Arretarako Bulegoetan, 3 euro ordaindu ondoren.
Bidaitxartela balio-emailean sartu behar da geltokira sartzeko eta geltokitik irteteko.
Hona hemen bidaitxarela ordaintzeko aukerak, ez baita eskudirurik onartzen:

Gazte txartela berriztatu nahi baduzu eta berau oraindik indarrean badago, Bezeroen Arretarako Bulegoan aurkeztu beharko duzu.
Metroaren Gazte Karnetarekin eramango da beti, bestela baliorik gabeko bidaitxartela izango baita ondorio guztietarako.

Talde txartela

Taldeentzako txartela, gutxienez 20 pertsonarentzat
Bidaia baterako edo joan-etorria egiteko balio du.
Erosteko tokia: Bezeroen Arretarako Bulegoa. Interesatuok 944254025 telefonora deitu.
Tarifa: pertsonen kopuruaren arabera kalkulatzen da, eskatutako guneetarako Creditransen bidaiaren prezioa aplikatuz.
Iraungipena: dokumentuan inprimatutako data
Metro Bilbaoko langileei erakutsiko zaie, jatorrian eta helmugan, balio-emaileak zabaltzeko.
Galera edo lapurretarik bada, ez da berririk ematen.
5 urtetik beherako haurrek halako txarteletan ordaindu behar dute.
Baliodun bidaitxartelik ez eramatea 30,05etik 516,87 eurora bitarteko isunaz zigortuko da.(1990 / 1.211 Erret Dekretuaren 293-11. eta 295-1b. artikuluak)

RENFErekin baterakoa

Izena: Uria
Erosteko tokia: RENFEko geltokiak.
Balioa: 10 bidaia
Erabiltzeko epea: sartzean balioztatzen denetik ordu eta erdi.
Iraungipena: luzatzen denetik 30 egunera.
Batetik bestera aldatzeko geltokiak Abando eta San Mamés izango dira Eragile batetik besterako balioztapena egiteko 30 minutu daude. Denbora hori igaro ondoren, beste bidaia baten modura zenbatuko da.
Txartelak ez du Renferen Gau Jaia serbitzurako balio
Metro Bilbaoren A gunean (Bolueta-San Inazio) eta Renferen O gunean (Abando-Zorrotza) erabil daiteke.
Baliodun bidaitxartelik ez eramatea 30,05etik 516,87 eurora bitarteko isunaz zigortuko da.(1990 / 1.211 Erret Dekretuaren 293-11. eta 295-1b. artikuluak).
Prezio bakarra: 8,75 euro

EuskoTrenekin baterakoa

Erosteko tokia: Euskotrenen geltokiak.
Balioa: C10 bidaia (10 bidaia), CM (hilabete, nahi beste bidaia 30 egunetan), CJ (urtekoa, nahi beste bidaia 12 hilabetetan 26 urtetik beherakoentzat).
Erabiltzeko epea: sartzean balioztatzen denetik ordu eta erdi.
Iraungipena: dokumentuan inprimatutako data.
Aldaketako geltokiak Bolueta eta Zazpi Kaleak besterik ez dira.
Eragile batetik besterako balioztapenerako denbora 15 minutukoa da. Denbora hori igaro ondoren, beste bidaia baten modura zenbatuko da.
Tarifak www.euskotren.es webgunean kontsultatu daitezke.
Baliodun bidaitxartelik ez eramatea 30,05etik 516,87 eurora bitarteko isunaz zigortuko da.(1990 / 1.211 Erret Dekretuaren 293-11. eta 295-1b. artikuluak).