Gidaritza eta Matxuren simuladoreak Bilboko metroko gidarien trebezia frogatzen du. Simuladorea Sopelako Tailerreko trebakuntza aretoan dago.
Praktikan trebatzeko lanabes berri honek matxuren identifikazioaz eta ebazpenaz irakasteko balio du, gidatzeko ohiturak hobetuko ditu eta trenen zirkulazio normala altera lezaketen balizko edo asmatutako gorabehera guztiak ahalik eta zehaztasunik eta arintasunik handienaz konpontzen lagunduko du.
Simulazioko ikasgela interaktibo honen helburua eguneko 24 orduetan lanabes estatiko eta irekia edukitzea da, irakaskuntza praktikoa trenen zerbitzuari ukitu gabe egin ahal izateko. Izan ere, benetako instalazioak eskueran izatea zen Metro Bilbaok ikastaldiak antolatzeko orduan zeukan arazorik handienetako bat.
Zerbitzuaren maiztasun handiak (5 minutuan behin), eta gaueko orduak zerbitzu gehiago eskaintzeko asteburuetako trenak- edo mantentze lanak egiteko aprobetxatzeak gauero-, linean gidatzeko praktikan antolatzea eragozten zuen. Gainera, zenbait gorabehera ezin ziren benetan eragin (esaterako, katenaria indarrik gabe geratzea, energiaren banaketan hutsik gertatzea, eta abar), eta teorikoki izendatzea ez zen nahikoa. Gidatzen eta zerbitzuaren produkzioaren kontrolean hainbat trebetasun praktikoz jabetzera begira, Metro Bilbaok entrenatzeko sistema aurreratu hau erostea erabaki zuen.
1 Simuladoreko kabina.
Gidariak bere lan ingurunea ondo ezagutzea da kontua. Simuladorean kabina bere tresna eta botoi guztiekin dago, tresna bakoitzaren erabilpena eta erabilgarritasuna zein diren jakiteko.
Kabinan hiru sistema daude, gidaritza ahalik eta egiazkoena izateko:
2 Irakaslearen tokia.
Irakaslea ariketak antolatu eta definitzeaz arduratzen da, eta praktika ekipo informatiko baten bidez ikuskatzen du. Konbinazio kopuru amaigabea dago ariketa desberdinak prestatzeko:
Behin ariketa bat prestatuta, irakasleak nahi duenean betearazi edo aldarazi ahalko du, matxura edo gorabehera berriak sartuz, ibilbidea aldatuz, eta ikasleari komunikazio sistema baten bidez gidatzeko moduetan aldaketak egiteko aginduz (eskuz, automatikoki...). Irakasleak monitore bat dauka ariketa programatu eta aktibatzeko, eta beste bat ariketa hori ikusteko.
3 Itxaroten eta ikasten egoteko tokia.
Simuladorearen ondoko beste areto batean ikasleak unitatearen gaineko kontuetan egunean jartzeko toki bat dago.

