Proiektua ernaitzen hasi zen unetik, arreta berezia eskaini zitzaien geltokien
diseinuari eta arkitekturari.
Arreta berezi hau ez zen kontu estetiko hutsetan geratzen, funtzionaltasunari eta bezeroen ongizateari ere aditzen zien-eta.
Diseinatutako letra mota ondo eta azkar irakurtzea erraztera begira pentsatu zen.
Piktogramak: Karratuak direnean erabiltzailearentzako interesgarria den zerbitzuren bat dagoela adierazten dute. Borobilak erabiltzaileak bete behar dituen debeku edo jokabideen arauak adierazteko dira.
Geziak: lau norabide adieraz dezakete: ezkerretara, eskuinetara, behera eta aurrez aurre. Ez dira norabide diagonalak onartzen.
Funtsezkoa gorria da.
Seinaleetan sakoneko kolorea erakundearen ezaugarrizko gorria izango da.
Hartara, seinaleen sistema tonu grisak nagusi diren geltokietan nabarmentzea
lortzen da.
Testua eta geziak Zuriak izango dira.
Beltza informazio bigarrendarrerako, hala nola, piktogrametarako
edo zenbait testu bereizteko erabiliko da.
Ezohiko kasuetan sakoneko kolore modura Grisa ere
erabili ahalko da..
Altzairu eta beirazo markesinak.
Logotipoa goian daraman masta.
Seinaletikari esker, ohiko erabiltzaileak badaki nora joan nahi duen, baita zein linea hartu eta zein norabidetatik bidaiatu behar duen ere. Hirira datorren atzerritarrak barrutien mapak dauzka, linea eta geltokiekin. Gainera, trenen ordutegiaren bidez geltokietatik zenbateko maiztasunez igarotzen diren iragartzen zaio. Informazio hori kalean eta geltokian bertan jarri behar da.
Ia seinale ofizialik gehienak atzetik argiztatuta daude, erabiltzaileek erraz aurki ditzaten.

