Bilbon, 2008ko urtarrilaren 14an. Metro Bilbaok liburuxka atera du enpresan
hizkuntza ez-sexista erabiltzea sustatzeko. “Metro Bilbaon hizkuntza berdintasunez
erabiltzeko gida” egiteko Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren Kabineteko
Genero-Politiketarako Sailaren laguntza teknikoa izan du, eta Metro Bilbaok
emakumeen eta gizonen berdintasun-programak abiarazteko hartu dituen konpromisoen
esparruan sartuko litzateke.
Gida egiteko ideia 2004an sortu zen, langilerik
gehienei (sailetako buru, agintedun, arduradun tekniko, bezeroen
arretako langile, geltokietako langile eta sindikatuetako ordezkariak) komunikazioari
eta generoari buruz emandako ikastaroen garaian eta giroan sortu
zen. Argitalpena barrurako zein kanporako komunikazioak idazten dituen jendearentzako
tresna eraginkorra izan dadin pentsatuta dago, berdintasuna errespetatzen
duen hizkuntza zelan erabiltzen den erakusteko, alegia.
Gida bi atal nagusitan zatituta dago. Lehenengoan Metro Bilbaoko jendearentzat gertukoak
eta ezagunak diren adibideak baliatu dira hizkuntza zelan erabili behar
den edo zelan erabil daitekeen erakusteko eta zelan hobetu ere proposatzen
da. Erakundean gehien erabiltzen diren hitzen glosategia ere erantsi da,
eguneroko lana erraztu eta arintzeko. Bigarrenean, irudiak jorratu dira
eta oinarrizko ildoak zehazten dira, karteletan eta publizitateko iragarkietan
argazkiak zein marrazkiak erabili behar direnean, emakumeei eta gizonei
balio berbera eman behar zaiela azpimarratuz.
Metro Bilbaorentzat hizkuntza
funtsezkoa da berdintasunaren puzzlea ondo osatzeko eta emakumeak dagokien
tokian eta moduan ikusi eta erakustea lortzeko. Bizkaiko enpresen erreferentzia
denez, eragile eta biderkatzaile izan gura du inguruko beste enpresa batzuetan
ere berdintasun-ekintzak eta planak bidera daitezen.
Hizkuntza ez-sexista [PDF_656KB]
Metro Bilbaoren zuzendaritzak enpresaren Kudeaketa Etiko eta Gizartearekin Arduratsurako Politika definitu du, bere jarduna gidatzen duten printzipio, konpromiso eta balio etiko eta sozialak jasoz.
Politika [PDF_128KB]
Metro Bilbaoren zuzendaritzak enpresaren Kudeaketa Etiko eta Gizartearekin Arduratsurako Politika definitu du, bere jarduna gidatzen duten printzipio, konpromiso eta balio etiko eta sozialak jasoz.
Kodea [PDF_112KB]
Enpresak etikoki eta sozialki zuzen jokatzen duela zaintzeko, zuzendaritzak Etika Batzordea izendatu du. Etika Batzordeari edozein kontsulta egin nahi badiozu, helbide elektroniko honetara zuzendu:info@metrobilbao.net

