web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zuzendari Nagusiaren aurkezpena

Metroa, metroa eta metroa, metroak eta metroak. Metroa eta gehiago

Hobetu eta hobetu, etengabe. Horixe da Metro Bilbaoren filosofia. Hobetzea, gero eta urrutirago joatea, gero eta gehiago, gero eta hobeak izateko. Hara, bada, Metro Bilbaon urrutirago helduko gara, leku gehiagotara, jende gehiagorengana. 2009ko uztailaren 4an Santurtzira iritsiko gara, eta Santurtzitik...

Horregatik, Santurtzi eta Peñotako erabiltzaileei esker, gero eta gehiago gara garraiabide arin, garbi eta seguruaren aldeko apustua egiten dugunok. Ongi etorri Santurtzi!

Gure fosterito birtualean metroa ahalik eta ondoen erabiltzeko interesgarri deritzogun informazio guztia aurkituko duzue.

Batetik, Metroa atalera sartzen bazarete, gure enpresaren berri jasoko duzue, trenbideak, ibilbideak, euskarri teknologikoa, kudeaketa, baita bisita birtutala ere, Norman Fosterren diseinu arkitektonikoan zehar.

Bestalde, “Zu” izeneko atalean metroaren zerbitzuari buruzko edukiak eta xehetasunak aurkituko dituzue, azkar eta errazagao ibiltzeko batetik bestera. Horrela, aurrerantzean, txartelak optimizatzeko tresnaren laguntza ere izango duzue, zuen garraio beharrak ahalik eta merkeen asetzeko gomendioekin. Hantxe aurkituko duzue zenbat irauten duten bidaiek, zein diren metroko azkeneko albisteak, bezeroen galderarik ohikoenak, non dauden, zehazki, gure geltokiak eta bakoitzak zer zerbitzu eskaintzen duen, trenen ordutegiak eta maiztasunak eta gaztetxoenentzako atala, Metrotxiki, ere. Geltoki bakoitzaren inguruko kaleetan klikatuz beste garraiabide batzuk, aparkalekuak, leku turistikoak, aisialdiko tokiak, ospitaleak eta anbulatorioak non dauden azalduko zaizue.

Azkenik, herritar guztien eskura egoteko, bertsio eskuragarria ere sartu dugu.

Zuok gure sarera, gure artera sartzea pizgarri handia da guretzat kalitatezko, pertsonek pertsonentzat egindako zerbitzua eskaintzeko ahaleginean.

Rafael Sarria

Zuzendari Nagusia

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria