2007
Urria. "Ohorezko txikiteroa" saria.
Txikiteroen Festa antolatzen duen batzordeak, "Txikiteroenartean", Zazpi Kaleetako Peña Athletic, Bilbo Turismo Ekimenak, Bizkaiko Gozogileen Elkartea, Gargantua Konpainia, Bilboko Txistulariak eta Erribera eta Zazpi Kaleetako Dendari Elkartea biltzen dituenak, sari hori eman dio Metro Bilbaori, gizarteari oro har eta, gaueko zerbitzuak diseinatu eta martxan jarriz, bereziki txikitero mordoari egiten dion zerbitzu paregabearengatik, ezbehar askotatik libratu baititu.
Martxoa. Martxoaren 8an, emakume eta gizonek aukera berdinak izan ditzaten sustatzeko, Metro Bilbaok berdintasun planetan murgildutako enpresen multzo selektiboan parte hartzeko konpromisoa sinatu zuen. Bulkada berriarekin batera, Parekatuz sarearen ardura duen Bizkaiko Foru Aldundiak “Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunean aurrera egiteko Konpromisoaren Ziurtagiria” eman zion Metro Bilbaori.
Martxoa. www.metrobilbao.com guneak EAEko web gunerik onenaren saria lortu du, enpresa kategorian, El Correo Digitalen Sarien V. Edizioan. Rafael Sarria Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiak hartu zuen enpresa webik onenaren saria, Mikel Urizarbarrena Panda Softwareren presidentearen eskuetatik, Guggenheim Bilbao Museoan egin zen ekitaldian.
2006
Azaroa. Europako Ziurtagiria, Kudeaketa Arduratsuarena, Etika eta Gizarte ikuspegietatik Forética-k bideratzen Ziurtagiria eman dio IACk Metro Bilbaori eta, horrela, estatuan gizartearekiko arduratsua dela aitortzen zaion lehenengo garraio enpresa izan da.
Urria. Europako Batasunak bigarren tokian
jarri du Metro Bilbao Europako 2006ko EMAS Sarietan
Europako Ekogestioko eta Ekoikuskaritzako sistema honen (EMAS) goraipamen
hauek garapen iraunkorraren esparruan engaiatuen eta gardenen ari diren
Europako enpresei ematen zaizkie.Metro Bilbao trenbide alorrean, Enpresa
Handien kategorian, halako goraipamenik lortu duen lehenengo enpresa da.Ingurumen
Ministerioak Metro Bilbao hautatu zuen Estatuaren ordezkari Europako Sari
hauetan
Apirila. "Paperezko faroltxoa" Saria.
Bizkaiko liburu saltzaileen elkarteak eta Liburu Ganberak “paperezko faroltxoa”
eman zioten Metro Bilbaori, jada ikur den Bilboko garraiabide hau, irakurketa
oso presente dagoenez, benetako liburutegi ibiltari bihurtu baita. Era berean,
Ramón Zumalaberen ilustrazioekin editatu dena bezalako liburuak argitaratzea
ere kontuan hartu zuten, baita liburuaren munduarekin lotutako beste egitasmo
batzuetan jarritako interesa ere.
Kudeaketa bikainerako konpromisoaren diploma
Mikel Ugalde Euskalit Kalitatea Sustatzeko Euskal Erakundearen zuzendariak
Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusi Josu Sagastagoitiari bereizgarri hori eman
dio Bilboko Arte Ederren Museoan. Diplomarekin kudeaketa hobetzeko erreferentzia
gisa EFQM ereduari heldu dioten, eta Erabateko Kalitaterako bidean aurrera
egiteko konpromisoa hartu duten euskal erakundeak nabarmendu nahi dira.
Euskaliteko arduradunen esanetan, EFQM ereduak eraginkorrago izateko aukera
ematen du, eta berriztatu eta langileentzat zein bezeroentzat emaitza gogobetegarriagoak
ateratzera behartzen ditu enpresak.
2004
Azaroa. Orbere Saria, Genero Politikaren Sustapenarengatik.
Gutxitasun fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea.
2002
Uztaila. Ingurumeneko ISO 14001 Ziurtagiria. Uztailaren 1ean AENORek ISO 14001 Ziurtagiria eman zion Metro Bilbaori, eta estatuan ingurumenarekiko konpromisoarengatik halako ezagumenik jasotzen duen trenbide alorreko enpresa izan da.
Maiatza. Comeravasa. Maiatzaren 27an COPEk Comeravasa Sariaren zazpigarren edizioa ospatu zuen, eta Metro Bilbaok erakunde ideiarik onenaren saria eskuratu zuen, 2. linea inauguratu berriarengatik.
2000
Abendua. 2000 urteko Irismen Saria (lehenengo deialdian), Bizkaiko Ahalmen Urrikoen Federazio Koordinatzaileak: 2000/12/3.
Azaroa. Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasunetan Erakunde Laguntzaile izendatzea, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak.
Azaroa. Metroaren eserlekuak egin zituen enpresak (Irungo Akaba), Zientzia eta Teknologiako Ministerioak ematen duen Industria Diseinuaren Estatuko Saria jaso zuen.
Urria. Laneko Segurtasuneko Estatuko Garaikurra. (DIPLOOS - 31. edizioa, 99. urteko deialdian): Ohorezko Goraipamena Istripuen Prebentziorako Elkarteak Metro Bilbaori.
Maiatza. Euskadiko Informazioko Teknologiarentzako sariak, Metro Bilbaori aipamena, Matxuren Work-flow" aplikazio informatikoarengatik.
1999
Diciembre. AENORek Metro Bilbaoren Bezeroaren Arretarako Bulegoei iso 9002 kalitate ziurtagiria eman zien.
International Film and Video Festival. Silver Screen Award "Underground Bilbao, Engineering and Architecture" bideoari.
1998
Urriak 7. Brunel trenbide arkitekturaren saria Metro Bilbaori oro har eta Sarrikoko geltokiari bereziki.
Harvardeko Unibertsitatea. "Veronica Rudge Green Prize" saria hiri diseinuan Sir Norman Fosterri Metro Bilbao proiektuarengatik.
1997
Michael Weiss diseinugileak Diseinuaren Profesionalen Espainiako Elkartearen saria jaso zuen, metroko altzariengatik.
Abendua. UNI-2, metroko garbiketaren emakidadunak Bikaintasunaren Saria jaso zuen Garbiketako Espainiar Institutu Teknikoaren eskutik, Bilboko metroa Europako metrorik garbiena dela ziurtatuz.
Espainiako Arkitekturako IV. Biurtekoa. Finalista Manuel de la Dehesa sarian.
Arkitekturako EHAEOren Sarien IV Edizioa. Epaimahaiaren aipamen berezia (Lehiaketatik kanpo).
1995
El Correo 1995 Saria.

