Metro Bilbaok ustiapenaren multzoan gerta litezkeen arriskuak ebaluatu ditu:
Hartara, Babes Plan Orokorra prestatu da, non larrialdi egoera guztiak aztertu eta nola konpon litezkeen jasotzen den.
Ondoren larrialdi egoera horiei erantzuten dieten Metro Bilbaoko hainbat instalazio aipatuko ditugu:
Geltoki bakoitzean suteak igartzeko zentral bat dago.
Lurpeko ibilbide osoan ebakuazioko bi korridore daude.
Lurpeko ibilbide osoan zutabe lehor bat dago larrialdietan urez hornitzeko.
Zutabe lehorraren sistemaz gain, lurpeko geltoki guztiek 4 B.I.E daukate, ur edangarriko saretik hornitzen direnak.
Metroak bi aireztapen sistema dauzka, bat iraunkorra eta bestea larrialdietarako. Iraunkorra kaipeko aireztapen sistema da. Larrialdietako sistemak, suterik izatekotan, pertsonak kerik gabeko eta tenperatura kontrolatuko bideetatik irten eta ateratzeko aukera eskaintzen du.
Zati horretako geltoki bakoitzak punpatzeko bi putzu dauzka.
Hidraulikoki eragiten zaien uholdeen aurkako hiru ataskek babesten dituzte geltokiak Areatza eta Olabeagako ibaipeko bi pasabideetatik.

