web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Ezaugarri teknikoak

Metro Bilbaoko tren unitatea (500 eta 550 sailekoak) trenbideko garraioaren alorrean daudenik eta teknologia sistemarik berrienez hornituta dago.

Kotxe guztiak dira motore eta, horrek prestazio ikaragarri eragingarriak ematen dizkio, bereziki potentzia, azeleratze eta balaztaketan. Trakzio unitate bakoitza autonomoa da.

Tren unitatea osatzen duten lau kotxeak elkarri lotuta daude, aterik gabe, eta bestelako inolako banaketarik gabe. Horrela espazio bakarra lortzen da, bidaiariei tren barruan mugitzeko eta hobeto banatu eta moldatzeko aukera handiagoa emanez. Ibilgailuen kutxa egitura autosostengagarria da, altzairu herdoilgaitz soldatuz eraikia.

500 eta 550 sailetako tren unitateek itxura berdina daukate, baina azkenei hainbat hobekuntza erantsi zaizkie, hala nola, gidariaren kabinatik kontrolatu ahalko den aire girotuaren sistema berria, hobeto soinu gabetutako kotxeak eta helduleku gehiago plataformetan.

Ibilgailuen ezaugarriak

Aire girotua

Kotxe motore bakoitzak berogintza-hozkintza ekipoa dauka. Ekiopak bi hozkailu zirkuitu independente dauzka.

Aire ekoizpena

Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 Kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria bermatuz.

Energia osagarriaren ekoizpena

Bihurgailu estatiko batek zerbitzu osagarriak elikatzeko behar den energia elektrikoa ekoizten du. Bateria sistema bat ere badago.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria